Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko abuztuak 1

Zabalik dago Brinka! kirol anitzeko eskolarako aurre inskripzioa, eta ikasturte hasieran itzuliko da

Brinka! kirol anitzeko eskolarako aurre inskripzioa, Lizarrako Udalarena, dagoeneko ireki da udal webgunearen bidez.

Eskola ikastetxeetara itzuliko da ikasturtea hastearekin batera, irailean, eta Mugitu enpresak kudeatuko du.

Urteko kostua 100 eurokoa izanen da, eta 70 eurokoa familia ugarien, gizarteratzeko errenta jasotzen dutenen edo hezkuntza premia bereziak dituzten adingabeen kasuan.

Hurrengo ikasturterako ordutegiak hauek izanen dira:

  • Mater Dei: astearteak eta ostegunak (15.45 – 16.45)
  • Santa Ana: astelehenak eta asteazkenak (15.30 – 16.30)
  • Remontival IP: astelehenak eta asteazkenak (16.45 – 17.45)
  • Lizarra Ikastola: astearteak eta ostegunak (17.00 – 18.00)

Aurre inskripzioa http://www.estella-lizarra.com/presinscripcion-brinka-2022/ estekaren bidez egin daiteke, abuztuaren 28ra arte, egun hori barne. Ondoren, abuztuaren 29tik irailaren 15era, inskripzioa gauzatu beharko da, urteko kuota ordainduta.

 

NOTICIAS RELACIONADAS