Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko urtarrilak 25

Otsailetik aitzina Lantegi Eskolan emanen diren Lorezaintza eta Sukaldaritza PIFESen inskripzioa zabalik

Ikasleek 300 prestakuntza-ordu baino gehiago jasoko dituzte ekainera arte, 1. mailako profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko

Foto noticia

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak (NNE) dagoeneko zabaldu du Estella-Lizarrako Udalaren Lantegi Eskolan otsailetik aitzina emanen diren bi Prestakuntza eta Enplegu Programa Integratuetan izena emateko epea. Bi kasuetan, 1. mailako profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko prestakuntza da; beraz, baldintza bakarra gaztelaniaz jakitea da (ahozkoa, irakurrita eta idatzizkoa).

Otsailaren 15ean hasiko da Sukaldaritzako Oinarrizko Eragiketetarako PIFEren prestakuntza, 330 ordukoa, eta ekainaren 4ra arte emanen da, astelehenetik ostiralera, goizez. Ondoren, 80 orduko praktika profesionalak eginen dira. Ikasleek hainbat lanpostutan aritzeko ezagutzak lortuko dituzte: sukaldeko laguntzailea, jatetxe-arloko establezimendu txikiko langilea, edo ekonomatu eta ardandegiko arduraduna (ostalaritza).

Bestalde, mintegietako, lorategietako eta lorezaintzako zentroetako jarduera osagarrien PIFEa otsailaren 22an hasiko da eta ekainaren 7an bukatuko (310 ordu, astelehenetik ostiralera, goizez). Ondoren praktika profesionalak ere eginen dira 80 orduz. Ikasleak gai izanen dira nekazaritzako, lorezaintzako eta mintegietako laguntzaile gisa lan egiteko.

Izena emateko, -gogoratu online egiten da- honako esteka hauek erabil daitezke: Sukaldeko PIFE, https://bit.ly/3ofkRyg eta Lorezaintzako PIFE, https://bit.ly/3og4EJe

 

 

 

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS