Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020ko uztailaren 28an

83 lan aurkeztu dira aurten Maria de Maeztu literatura lehiaketan

Sari-banaketa urriaren 23an izanen da

Foto noticia

Guztira 83 lan aurkeztuko dira aurten Maria de Maeztu literatura lehiaketan. Lizarrako Emakumeen Asanbladak antolatu du, Udalaren laguntzarekin, eta 24. edizioa beteko du 2020 ezohiko honetan, Covid-19k markatuta baitago.

83 lanetatik 72 gaztelaniazko modalitatean aurkeztu dira eta beste 11 euskaraz. Jatorrizko lanak banatu eta plikak jaso ondoren, ez da bakar bat ere hutsik aurkitu. Gogoratu behar da sarien zenbatekoa 1.200 eurokoa dela gaztelaniazko modalitatean eta beste 1.200 eurokoa euskarazkoan.

Oraingo honetan epaimahaikideak hauek dira: Sara Txandia, Julen Azkona, Pello Etxaniz, Ana Elexpe (Emakumeen Asanblada) eta Zumaia Arizabaleta (Berdintasun Arloa). Bestalde, sari-banaketa urriaren 23an izanen da, 19:00etan, Frai Diego Kultur Etxean.