Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko irailak 8

57 parte-hartzaile eta 124 lan aurkeztu ziren 19. Argazki Lehiaketara, “Berdintasunari begira”

Guztira 57 pertsonak, 22 emakumek eta 35 gizonek, parte hartu dute aurten Udaleko Berdintasun Batzordeak antolatzen duen 19. Argazki Lehiaketan “Berdintasunari Begira”. 124 lan aurkeztu dira.

Ostiralean, 12:00etan, sarituen izenak jakinaraziko dira, eta udalbatza-aretoan emanen dira sariak.

Epaimahaikideak hauek izan dira: batzordeburua, Edurne Ruiz; berdintasunerako teknikaria, Tere Sáez; batzordeko bi ordezkari (María José Aguirre eta Ibai Crespo), eta Aftelae elkarteko bi ordezkari (Blanca Puente eta Natividad Sanz).

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS