Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020ko urriaren 23an

40 gaztek parte hartuko dute bideojokoak, simulagailuak eta errealitate birtuala dituen ekitaldi batean, Estella-Lizarran

Foto noticia

María Vicuña Gazteriaren Etxeak joan den larunbatean hartu zuen, EventosGo-ren eskutik eskutik, dibertsioz beterik zuen ekitaldi bat bideojokoekin, simulagailuekin eta errealitate birtualarekin, 12 eta 30 urte bitarteko gazteentzat. Gaur egungo egoera gorabehera, Gazteriaren Etxean jarduerak antolatzen jarraitzen da, indarreko araudia betez, Covid-19ren hedapena saihesteko.

Aldez auurretik izena eman zuten 40 parte-hartzailerekin, FIFA20 jokoaren txapelketa bat egin zen Play Station 4n, eta bertako gazteak ez ezik, Nafarroa osokoak ere bildu ziren. Beste joko batzuk ere probatu ahal izan zituzten, hala nola Gran Turismo, Just Dance, FIFA21, Fortnite, NBA 2K21 eta errealitate birtuala.

FIFA20 txapelketa Estella-Lizarrako Adrián Zurbano Morenok irabazi zuen. Finala Castejonen izanen da laster, eta 1.000 euroko saria irabazlearentzat egonen da eta beste 1.000 euro ordezkatzen duen erakundearentzat. Bigarren sailkatua Víctor Dachari Pérez izan zen eta hirugarrena, Xabier Basterra, biak Iruñekoak. Gainera, motxila bat eta elastiko bat zozkatu ziren, Araitz Martínez eta Pablo Izcoren eskuetan erori zirenak.

NOTICIAS RELACIONADAS