2021eko azaroak 2

30 ikaslek baino gehiagok erabiltzen dituzte egunero joan den ikasturtean martxan jarri ziren Eskola Bideak

Udalak familia gehiago animatzen ditu programan parte hartzera, 4 ibilbide eta helduen laguntza duen programa

Egunero 30 ikaslek baino gehiagok erabiltzen dituzte Eskola Bideak,Estella-Lizarrako Udalaren proiektu bat, joan den ikasturtearen hasieran abian jarri zena eta pixkanaka familia gehiago batzen ari dena. Ikasleak goizetan ikastetxeetara joan ahal izan daitezen hiriko ia edozein tokitatik, jatorrizko lau ibilbideak mantentzen dira, Amaiur plazan, La Merced auzoan, Pagoak etxe-multzoan eta Epaitegiaren inguruan (Lizarra auzoa) hasita.

Ibilbide horiek hainbat tokitatik igarotzen dira, eta egutegi programatua dute. Ibilbide horiek Remontival, Lizarra Ikastola eta Santa Ana ikastetxeetan amaitzen dira, eta ikasleak Udalaren Enplegu Sozial Babestuaren programako pertsona helduek laguntzen dituzte une oro.

1.ibilbidea (Amaiur plaza) 11 ikaslek erabiltzen dute; 3. ibilbidean (Pagoak) 14 dira jada, eta 4. ibilbidean (Lizarra auzoa) beste 6 daude. Guztira, 31, ikasturte berria hasi eta aste gutxira, eta aurreko ikasturtearekin alderatuta igoera nabarmena izan da. Horregatik, Udalak familiei programarekin bat egiteko eskatzen die, bide erabat seguruak baitira eta zerbitzua doakoa.

Eskola-bideen helburuak hauek dira: ikasleen autonomia sustatzea, jarduera fisikoa bultzatzea, mugikortasun iraunkorra eta ingurumenekoa bezalako balioak sustatzea, eta familiaren bateragarritasuna hobetzea.

Ordutegiak Udalaren web orrian kontsulta daitezke: http://www.estella-lizarra.com/servicios/educacion/ eta Línea Verde webgunean. Proiektu hau Jarduera Fisikoa eta Kirola eta Hezkuntza arloen menpekoa da. Informazio gehiago: deportes.kirolak@estella-lizarra.com

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba