Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

90 minutuko aparkalekua erdialdean, doan

Etorri Lizarrara eta aparkatu dohainik Gune Komertzialean ordu eta erdiz

Hiriko bizilagunek eta bisitariek aukera dute Gune Komertzialean dohainik aparkatzeko, gehienez 90 minutu, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 9:00etatik 14:00etara. Ordutegi horretatik kanpo ere doan aparkatu daiteke. Eremu horretako sarrerak eta irteerak – Aparkatze Mugatuko Zona (AME) gisa definitua dagoena eta lerro urdinez seinalatua- matrikulak irakurtzeko kameren bidez kontrolatzen dira.